Bazkide agurgarriok,
Aurtengo ekintzak hasteko Daniela Fejerman-en “La Adopción” pelikularen emanaldi berezi bat izango dugu Bilboko (Jose Maria Escuza 13-15) Multicines-etan, Urtarrilaren 31an, goizeko 12etan.
Daniela Fejerman zuzendaria egongo da gurekin eta pelikularen proiekzioaren ondoren solasaldia izango da bertaratutakoekin.
Sarrera doakoa izango da bazkideentzat. Beraz izena ematea derrigorrezkoa da telefono honetara deituz: 688 64 92 82
Laburpena
Espainiako bikote bat ekialdeko lurralde batera heltzen da ume bat adoptatzeko asmoz. Gauzak ordea ez dira izango eurak uste zuten bezala. Gero eta egoera gogorrago baten daudela, euren arteko konpondu gabeko gatazkak agertzen dira. Hala ere, etxera umearekin bueltatzeko erabakiak bidean aurkituko dituzten oztopo guztiak gainditzen lagunduko diete.
Zuzendariaren azalpena
“La Adopción” benetako istorio pertsonal baten oinarrituta dago baina pelikula bat da. Fikzioaren arauak jarraituta egin dut, kontaketak progresio, tentsio eta interes handiagoa duelarik. Baina idazten, kokapenak bilatzen, grabaketak eta muntaia egiten egon naizen artean ez dut bistatik galdu kontatutakoa egia dela. Zinemako profesional handien eta bi protagonisten laguntzaz (Nora Navas, Goya sari baten irabazlea eta Francesc Garrido), proiektuarekin konpromezu sendoa erakutsi zutenak, egia erakusten duen istorioa lortu dudala uste dut. Istorio hau, antzeko prozesuak pasatu dituzten edo pasatzen ari diren familiekin partekatu nahiko nuke. Pelikula hau ideia eta esperientzien truke eta topaketarako aukera izatea gustatuko litzaidake.
Daniela Fejerman