Día: 9 de julio de 2014
HALA-HOLAKOA
/ | Deja un ComentarioBadira bederatzi urte gure alaba Enara Txinatik ekarri genuenetik. Bederatzi urte Chongqing-eko notaritza batean lehenengo aldiz ikusi genuenetik eta beso artean estreinakoz hartu nuenetik. Ez zuen negarrik egin. Are: esango nuke irribarre bat marraztu zuela ezpainetan, gurea bezain zabala. Gogoan dut ez zekiela koilara bat zertarako balio zuen. Gogoan dut ez zitzaizkiola nire bizarrak gustatu. […]
Lea más »