Larunbatean, urriaren 19an, 9.15etik 14: 15era, EHUko Barriola eraikinean (Donostian), Ni neu jardunaldia ospatuko da, Ume Alaia Euskadi elkarteek antolatuta. Bileran, bertan hainbat aurkezpen eta mahai inguru egingo dira, adoptatuen sentimenduak eta bizipenak plazaratuko dira. Izan ere, hizlariak adoptatuak izango dira.
Horrez gain, 3 eta 15 urte bitarteko haurrentzako jarduera paraleloak eta ondorengo bazkarira joateko aukera egongo dira. Beste urteetan bezala, autobusa alokatu nahi dugu Donostira joateko, elekarrekin joateko bidal iezaguzu eskaera umealaia.araba@gmail.com helbidera.